Maiz dauzkagun galderak

Sei pertsona baino gehiago jolastu dezakegu?

Sentitzen dugu baina ez da posible. Jolasa pentsatua eta testatua dago gehienezko 6 pertsonetako taldeentzat. Horrela bakarrik segurtatu dezakegu jolasaren garapen egokia.

Bi pertsona bakarrik jolastu dezakegu?

Noski baietz. Oso ekintza gomendagarria da bikotearekin jolasteko gainera. Ihesa lortzean bizitzen den sentsazio paregabeak asko batzen du. Baina bi pertsona izanda, askoz ere biziago ibili beharko zarete, bi pertsona izanez, talde handiago batek baino zailtasun gehiago izango dituzuelako.

Adin mugarik dago jolasteko?

Printzipioz ez. Jolasteko ez da indar fisikorik erabili behar, baina jolasean zutunik egon behar da eta noizbehinka makurtu ere. Garrantzitsuena behatze gaitasuna eta sormena denez, gaitasun intelektual normaletan dagoen edonork jolastu dezake.

The X-Door Bilbao-n zein adinetik aurrera jolastu daiteke?

The X-Door Bilbao-k eskaintzen duen ihesi JOLASA ADIN NAGUSIENTZAKO da, baina zuen seme-alaba txikiekin jolastu dezakezue eta jolasaren momentu nabarmenetan oso ondo pasatuko dute. Kontuan izan, jolasaren zailtasunak 16 urtetik gorakoentzako diseinatuak daudela, horregatik, txikiek egin ezin izango dituzten gauzak egongo dira, nagusiago baten parte hartzea eskatzen dutelako. Zuen seme-alabak ekartzeko egokitasunaren inguruko galderarik izatekotan, gurekin harremanetan jarri zaitezkete info@thexdoorbilbao.com bidez.

GARRANTZITSUA: jolastera sartu ahal izateko, beti eon beharko da adin nagusi bat taldean. NAN-a eskatzeko eskubidea erreserbatzen dugu gutxienez taldekide bat adin nagusikoa den egiaztatzeko helburuarekin.

Oso adimentsuak diren pertsonentzako jolasa da?

Batere ez. Behaketa gaitasuna, sormena, ausardia eta azkartasuna daukaten pertsonentzako jolasa da, bereziki, taldean lan egiten dakiten pertsonentzako. Gehienetan, espero ez den pertsonak argitzen ditu aurkezten diren enigma ezberdinak.

Behin jolastuta, berriro ere jolastu dezaket?

Behin gure jolasen baten egonda, bueltatu nahi izatekotan jolas ezberdin bat erreserbatu beharko duzu(astiro-astiro jolas berriak ateratzen joango gara), jolastu duzun jolasa beti berdina delako eta hau ezagutuko zenuke jada.

Zenbateko kostua dauka jolasak?

Prezioa 50€takoa (BEZ barne) da talde osorako, jokalari kopurua kontuan hartu gabe(2tik 6ra).

The X-Door esperientzia oparitu dezaket?

Hemen opari bono bat eskatu dezakezu edonori oparitzeko. Honekin ziur asmatzen duzula…:-)

Klaustrofobia izaten dut, jolastu dezaket?

Horrelako arazorik ez dugu inoiz izan. Klaustrofobia izaten duten pertsonak jolastera etorri dira eta lehenengo bost minututan jolasean murgilduta egonda, klaustrofobiaz ahaztu ziren. Ala ere, jolasak badu espazio nahikoa, argituta dago eta badago emergentziazko botoia atea zabaltzeko.

Haurdun dago, jolastu dezaket?

Lehenik eta behin… Zorionak!!! 🙂

Haurdun asko etorri dira jolastera, ez da indar fisikorik behar eta ez dago terrore edo beldurra sortzen duen ezer.

Hori bai, oso jolas hunkigarria da eta adrenalina sortzen du, baita urduritasuna ere erlojuaren presioarekin. Horrek aseitate edo arazoren bat sortu ahal dizula pentsatzen baduzu, zure erantzukizuna da jolastera etortzea.

Edozer gertatuta ere, gela barruan badago emergentziazko botoi bat atea irekitzen duena.

Indar fisikoa erabiltzea beharrezkoa da?

Ez, batere. Behatzea, ausardia, sormena eta talde lana bakarrik da.

Jolasean beldur edo terrore gairik dago?

EZ. Ez dago inolako terrore gairik, argi baxua edo musika bereziren bat kenduta.

Gurpildun aurkian dauden pertsonak jolastu dezakete?

Gurekin harremanetan jarri info@thexdoorbilbao.com bitartez jolasaren aukeren eta mugen inguruan hitz egiteko.

Zein da janzkerarik egokiena jolaserako?

Ez da ez zikindu, ez lurretik bota, ez korrikarik egin behar…

Zinemara joango bazinete moduan etorri zaitezkete adibidez.

Ez dut espainola hitz egiten ezta ulertzen ere, jolastu dezaket?

NOSKI. Jolasteko ez da beharrezkoa espainola jakitea ezta ulertzea ere. Jolasa hasi aurretik azalpenak eman behar dizkizuegu. Hauek euskaraz, espainolez eta ingelesez eman ahal ditugu. Beste hizkuntza baten izan behar bada, idatzizko azalpenak ditugu(frantsesa, italiera, errusiera edo alemaniera).

Zer nolako ordain bideak onartzen dira?

Jolasa bertan ordaindu daiteke jolastera sartu aurretik edota transferentzia bidez jasotako e-mailan agertzen den kontu korrontera.

Ez dugu tarjeta bidezko ordainketa egiteko baliabiderik.

Nire erreserba bertan bera utzi dezaket?

Mesedez, zure erreserba bertan behera utzi nahi baduzu abisatu info@thexdoorbilbao.com bitartez zure eguna, ordua eta izen-abizenak zehaztuz, libre utzi ahal izateko.

Aurretik jolasa ordainduta bazeneuka, jakin behar duzu jolasaren egun berean ez dela itzulpenik onartzen.

Jolasa egun 1 edo 2 lehenago bertan behera utzi nahi baduzu, jakin ezin izango dugula dirua bueltatu, baina zure erreserba eguna eta ordua aldatu ahalko dezakezu.

Hiru egun edo gehiagozko aurrerapenarekin bertan behera utzi nahi baduzu, dirua bueltatu ahal izango dizugu.

Ze ordutan heldu behar naiz jolasaren lokalera?

Egokiena, hartutako ordu berean heltzea da edo 5 minutu lehenago bakarrik. Baina ez heldu berandu mesedez. The X-Door Bilbao ihesi jolas bizia da eta talde bakoitza bestearen atzetik datorrenez, berandu helduz gero, zuen erreserba galdu dezakezue ezin dugulako hurrengoko talde guztiengan atzerapenik sortu.

Jolas bat bukatzen den bakoitzean, jolasaren zuzendariak minutu batzuk behar ditu jolasa berriro ere prest usteko. Horregatik, lehenago helduz gero, seguruenik ezin izango dugu zuekin egon eta kanpoan itxaron beharko duzue.

¿Alguna otra duda?

1 + 3 = ?