Gure esperientzia bizi izan duten markak

Team Building Bilbo

Zure langile edo lankideak Team Building-eko ekintza berezi batekin harritu nahi dituzu? Gurekin, zuen abilezi, talde lana eta komunikazioa eta antolakuntzarako gaitasuna frogatuko dituzue.

Ate bat irekiko da eta enigma ezberdinez betetako egongela arraro batean itxiak geratuko zarete, hortik aurrera batera lan egin beharko duzue ihesa lortzeko jolasaren 60 minutuak amaitu baino lehen. Denboraren presioak eta gatibu egotearen sentsazioak, taldearen onena aterako du eta taldeak batasunean lan egitera behartuko ditu.

The X-Door-en ez dago beldurgairik eta ez da indar fisikorik erabili behar. Gela barruan aurkezten diren enigma ezberdinak zuen behaketa gaitasun eta intuizioaren bidez ebatzi beharko dituzue besterik ez, kontzentrazioa galdu gabe.

Taldeetan sortzen diren rolak ezagutzeko ekintza bat da, baita taldekideen artean erlazioak hobetzeko eta harreman handiagoak egiteko ere. Baina ekintza bera konpetitiboki ere ulertu daiteke, talde ezberdinek batak bestearen atzetik jolastuz, ihesa arinago zeinek egiten duen ikusteko.

Informazio gehiago nahi izatekotan, idatzi info@thexdoorbilbao.com edo formulario hau bete.

4 + 3 = ?